XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Atunetako kostera erdibidean dago jadanik

Pasa den ostegunean goizeko lehen bentarako, Getariako kaian 8 itsasuntzi sartu ziren.

Hozkailu edo neberatan gorderiko hegaluzea 22 egun luze itsasoan igaro ondoren, ateratzeko asmoarekin.

Herriko jaien ondoren, hain zuzen ere, hauek izan dira festak pasa eta gero lehen marea burutzeko falta ziren harrantzuntzi bakarrak.

Arrantza eskasa Ezin da esan gustoko arrantzarekin etorri zirenik, horrelako marea luzea izateko arrain kopuru eskasa lortu dutelarik.

Are gehiago, aurreko astean izandako arrantzekin konparatzen badugu.

Aipagarri benetan Patxikuren 45.000 kilo hegaluze, horietatik 20.000 egun batetan arrantzatutakoak. Egundokoa!.

Aurtengo antxoaren kanpaina ondagarria izan zen, atunaren kostera da, beraz aurtengo arrantzaleen egoera ekonomikoa baretu dezakeena.

Eta ezbairik gabe, familiak kezkati eta urduri aurkitzen dira nahiz eta oraindik kostera erdia burutu.

Eta ez dute arrazoiaren faltarik, beren bizimodua arrain preziatu horien mende egonik ezin ametitu Hendaiatik edo nonahitik arrain hondatua inportatzea, denon kaltetan izango bait da.

Arrainak saldu, biberak, jelak... hartu ondoren, itsasoratu dira berriz ere hurrengo marea oparoagoa izateko itxaropenarekin.